san sebastian shops donostia nuestros comercios CARTEL REAL comercio local gobierno vasco 2026

San Sebastián Shops Donostia-k, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, Realaren aldeko ekintza berezi bat jarri du abian, Errege Kopako futbol finala dela eta. Horretarako, kartel berezi bat sortu da, diseinu propioarekin, Realaren historiako figura eta kapitain esanguratsuenak irudikatuz.

Kartelaren diseinua Marcos Martínez tokiko artistaren esku egon da.

“Poliki-poliki irabazi arte!” lelopean, hiriko auzo guztietako 350 merkatarik bat egin dute ekimenarekin, kartelak jarriz eta beren erakusleihoak girotuz; kaleak ilusioz, harrotasunez eta partekatutako sentimenduz betetzeko.

Kanpainaren helburua taldearen espiritua Donostiako txoko guztietara zabaltzea da, tokiko merkataritza kohesio sozialaren eragile eta donostiarren nortasunaren isla gisa inplikatuz. Horrela, establezimenduak kirola gainditzen duen emozio kolektibo baten benetako bozgorailu bihurtzen dira, herritarren, merkataritzaren eta hiriaren arteko lotura sendotuz.

San Sebastián Shops Donostiatik herritarrak gonbidatzen dira auzoetan barrena ibiltzera, hain hitzordu bereziaren inguruan sortutako giroaz gozatzera eta bai taldeari bai tokiko merkataritzari babesa ematera; izan ere, azken honek egunez egun ematen dio bizia Donostiari.

Comparte:

Lo más reciente:

SUPER ZOZKETAKO BULETIN BEREZIA

Donostia Shopsetik Donostiako tokiko merkataritzaren berrikuntza guztiak helarazten dizkizugu: HASI DA SUPER ZOZKETA! 15.000 €irabazi ditu Donostiako tokiko saltokiaren zozketa handian parte hartuz! Parte hartzeko erraza da, gaurtik hasita, urriaren

Leer más »

ZURE ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHO FABORITOA BOZKATU!

HASI DA ZINEMALDIAREN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA! Gaurtik aurrera, gehien gustatzen zaizun erakusleihoa bozkatu dezakezu. Animatu eta aukeratu zure gustukoena! Lehiaketan parte hartzen duten saltokietan lehiaketako pegatinak aurkituko dituzu. Eskaneatu QR kodea

Leer más »

ERAKUSLEIHO-LEHIAKETAREN BULETIN BEREZIA

Donostia Shopsetik Donostiako tokiko merkataritzaren berrikuntza guztiak helarazten dizkizugu: DEMAN BOTOA ZURE ERAKUSLEIHO GOGOKOENARI! Hemen da Donostiako tokiko merkataritzaren Zinemaldiko erakusleihoen lehiaketa! Zure erakusleiho gogokoenari eman diezaiokezu botoa hemen. DONOSTIAKO

Leer más »

ABUZTUKO BOLETINA

Donostia Shopsetik Donostiako tokiko merkataritzaren berrikuntza guztiak helarazten dizkizugu: DONOSTIAKO MERKATARITZAKO PROMOZIOAK Eskolarako itzulera dela eta, Donostiako zenbait saltokiren promozio eta jarduera ezberdinak uzten dizkizuegu: ROSAN (Prim, 18) %20ko deskontua

Leer más »
Berriak, Shops Donostia

¿Quieres conocer todas las novedades del comercio local donostiarra?

Apúntate a nuestra newsletter

Contenidos exclusivos actualizados semanalmente.