san sebastian shops donostia nuestros comercios CARTEL REAL comercio local gobierno vasco 2026

San Sebastián Shops Donostia-k, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, Realaren aldeko ekintza berezi bat jarri du abian, Errege Kopako futbol finala dela eta. Horretarako, kartel berezi bat sortu da, diseinu propioarekin, Realaren historiako figura eta kapitain esanguratsuenak irudikatuz.

Kartelaren diseinua Marcos Martínez tokiko artistaren esku egon da.

“Poliki-poliki irabazi arte!” lelopean, hiriko auzo guztietako 350 merkatarik bat egin dute ekimenarekin, kartelak jarriz eta beren erakusleihoak girotuz; kaleak ilusioz, harrotasunez eta partekatutako sentimenduz betetzeko.

Kanpainaren helburua taldearen espiritua Donostiako txoko guztietara zabaltzea da, tokiko merkataritza kohesio sozialaren eragile eta donostiarren nortasunaren isla gisa inplikatuz. Horrela, establezimenduak kirola gainditzen duen emozio kolektibo baten benetako bozgorailu bihurtzen dira, herritarren, merkataritzaren eta hiriaren arteko lotura sendotuz.

San Sebastián Shops Donostiatik herritarrak gonbidatzen dira auzoetan barrena ibiltzera, hain hitzordu bereziaren inguruan sortutako giroaz gozatzera eta bai taldeari bai tokiko merkataritzari babesa ematera; izan ere, azken honek egunez egun ematen dio bizia Donostiari.

Comparte:

Lo más reciente:

MAIATZAKO BOLETINA

Donostia Shopsetik Donostiako tokiko merkataritzaren berrikuntza guztiak helarazten dizkizugu maiatzean: DENDALAN Dendalanek, Donostiako merkataritzan lan egiteko lan-eskaintzen plataformak, aktibo jarraitzen duela jakinarazten dizuegu. Donostiako tokiko merkataritzan lan egin nahi baduzu

Leer más »
BUZONES OLENTZERO Y MARIDOMINGI

OLENTZERO ETA MARIDOMINGI POSTONTZIAK

Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik, gutunak jaso ahal izango dituzte San Sebastián Shops eta Donostia Festaren elkarlanaren ondorioz. Horretarako, guztira 11 postontzi ipiniko dira hiriko auzo guztietako gune estrategikoetan eta

Leer más »
COMIENZA LA CAMPAÑA DE BONOS «COMPRANAVIDAD»

«EROSIGABONAK» BONU KANPAINA HASI DA

Gabonetako kanpainan, Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Mirakruz-Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola eta Txomingo saltokiek deskontu-bonuak eskainiko dizkiete bezeroei. Donostiako Udaleko Tokiko Ekonomia eta Enplegu Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren eta Donostia Shopsen bitartez, “Erosi

Leer más »
RUTA DE BELENES EN EL BARRIO DE AMARA

JAIOTZEN IBILBIDEA AMARA AUZOAN

Donostiako Udaleko Tokiko Ekonomia eta Enpleguko Zinegotzigoak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, San Sebastian Shops, Amarako Dendak eta Gipuzkoako Belenisten Elkartearekin lankidetzan, Amara auzoko 21 saltokitatik igarotzen

Leer más »
Berriak, Shops Donostia

¿Quieres conocer todas las novedades del comercio local donostiarra?

Apúntate a nuestra newsletter

Contenidos exclusivos actualizados semanalmente.